Olentzero eguna

Abenduaren 24an, astelehena OLENTZERO EGUNA  ospatuko dugu.

Aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere Ibaetan eta inguruetan izango gara Gabon bezperan Eguberriko doinuak jo eta abestiak kantatzen.
Hau duzue egun horretako egitaraua:

  • 10:00etan: Aratz taberna aurrean bildu,eta ondoren Ibaeta auzora eta inguruetara joango gara kantari.
  • 12.00ak aldera, berriro ere Ikastolan bildu, eta hamaiketakoa izango da denontzat.
  • 13:00ak aldera, bukatutzat emango da jaia.

Gurasoak nahiz familiartekoak gonbidatuak zaudete haurrekin batera parte hartzera Gabonetako tradizio honetan.
Entsaioa abenduaren 19an, asteazkena, 19:30 etan Karlos Santamaria plazan egingo da.
Komeni da, bestetik, haurrak ez ezik, bertaratuko zareten gurasoak eta lagunak ere baserritar jantzita etortzea.