Eguneroko artxiboak: 2019 urtarrila 11, ostirala

Teknologia berrien arriskuei buruzko hitzaldia

Kaixo,

Ibai Ikastolako Guraso Elkartetik, Ibai Ikastolak antolatu duen “Teknologia berrien arriskuak” izeneko hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu.

Xabier San Sebastián psikologoak (Orain Prebentzio Taldea) eskainiko duen hitzaldia otsailaren 6an (euskaraz) eta 7an (gazteleraz) ospatuko da arratsaldeko 18:00etan Ikastolako liburutegian, eta LH-ko 5. eta 6. mailako ikasleek jasoko duten formakuntzarekin hertsiki lotua egongo da.

Berbaldiaren helburua, ikasleekin eta beren familiekin teknologia berriei buruzko hausnarketa egin eta hauen erabilera egokia bultzatzea da.

Bi hitzaldi egiteko aukera izango dugu, bat euskaraz eta bestea gazteleraz. Hala ere, hau hala izateko, guraso kopuru minimo bat izan beharko dugu hitzaldietan. Beraz, etortzeko asmoa baduzue, eskertuko genizueke ondorengo formularioa betetzea.

Etorriko den pertsona kopurua aztertu ondoren, azken ohar bat jasoko duzue izango diren hitzaldiak baieztatzeko.

Zuen interesekoa izango delakoan,

Ibai Ikastolako Guraso Batzordea

Oharra: Egun horretan Ikastolan aparkatzeko aukera izango duzue.

Urtarrilak 12ko partiduak

URTARRILAK 12KO PARTIDUAK

BENJAMINAK

3.MAILA  MUTILAK

UR JAIALDIA

11:00 Zuhaizti kiroldegia

3.MAILA NESKAK

UR JAIALDIA

11:00 Zuhaizti kiroldegia

4.MAILA  MUTILAK

jai

4.MAILA NESKAK  

jai

ALEBINAK

5.MAILA NESKAK

5 IBAI IKASTOLA 1K         ATSEDENA

5.MAILA MUTILAK

AMARA BERRI H.I. “E”    IBAI IKASTOLA   lar.          11:00     DONOSTIA  MARTUTENE

6.MAILA NESKAK

SAN PATRICIO  -B-  (6)   IBAI (6) lar.          09:00     DONOSTIA  EKINTZA

6.MAILA MUTILAK

6º 1K SUMMA ALDAPETA B         6 IBAI IKASTOLA               lar.          13:00 Pako Yoldi