Teknologia berrien arriskuei buruzko hitzaldia

Kaixo,

Ibai Ikastolako Guraso Elkartetik, Ibai Ikastolak antolatu duen “Teknologia berrien arriskuak” izeneko hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu.

Xabier San Sebastián psikologoak (Orain Prebentzio Taldea) eskainiko duen hitzaldia otsailaren 6an (euskaraz) eta 7an (gazteleraz) ospatuko da arratsaldeko 18:00etan Ikastolako liburutegian, eta LH-ko 5. eta 6. mailako ikasleek jasoko duten formakuntzarekin hertsiki lotua egongo da.

Berbaldiaren helburua, ikasleekin eta beren familiekin teknologia berriei buruzko hausnarketa egin eta hauen erabilera egokia bultzatzea da.

Bi hitzaldi egiteko aukera izango dugu, bat euskaraz eta bestea gazteleraz. Hala ere, hau hala izateko, guraso kopuru minimo bat izan beharko dugu hitzaldietan. Beraz, etortzeko asmoa baduzue, eskertuko genizueke ondorengo formularioa betetzea.

Etorriko den pertsona kopurua aztertu ondoren, azken ohar bat jasoko duzue izango diren hitzaldiak baieztatzeko.

Zuen interesekoa izango delakoan,

Ibai Ikastolako Guraso Batzordea

Oharra: Egun horretan Ikastolan aparkatzeko aukera izango duzue.