Eskiatzera irteera

ESKIATZERA IRTEERA

Nora? Valdezcarayko eski estaziora.
Noiz? martxoaren 10ean.
Nola? Ikastolako IGEK autobusa antolatuko du auzotik irtenda (goizeko 6:00ak aldera irtengo ginateke eta buelta 20:00tarako gutxi gora behera).
Prezioa:

  • AUTOBUSA BAKARRIK (ESKIATU NAHI EZ DUTENENTZAT) 15€
  • 10 URTETIK BEHERA AUTOBUSA + FORFAITA (SEGURUA BARNE) 33,5€
  • 10 URTETIK GORA AUTOBUSA + FORFAITA (SEGURUA BARNE) 39,5€
  • 10 URTETIK BEHERA AUTOBUSA+FORFAITA+MATERIAL ALOKAIRUA 46,5€ (kaskoa nahi duenak 4€ gehiago )
  • 10 URTETIK GORA AUTOBUSA+FORFAITA+MATERIAL ALOKAIRUA 52,5€ (kaskoa nahi duenak 4€ gehiago )

Familiengan pentsaturiko irteera da, haur guztiak arduradun heldu batekin joan beharko dira.

Izen emateko epeak: ikastolako familiek otsailaren 22ra arte lehentasuna izango dute, data honetatik aurrera nahi duen ororentzat irekiko dugu (familia, lagunak, ikasle ohiak…). Izen emateak, beheko galdetegia bete.

Ez dugu eskiko klaserik antolatuko, nahi duenak estazioarekin harremanetan jarri eta modu partikularrean eskatu beharko ditu.

Martxoaren 1erako taldea osatuko ez bagenu bidaia bertan behera geratuko da.